Info
Web honetan zehar Euskal Herriko hainbat gaztetxeen berri ematen da. Komunikabide komertzial eta instituzionaletan baztertuta badaude ere, izugarrizko aportazioa egin diote gaztetxeek euskal kulturari (beste gauzen artean). Euskal gazteriak duen bizitasun eta kompromezu mailaren erakusgarri eredugarria dira eta mundu trakets honetan gauzak beste erara egin daitezkeenaren (pertsonen duintasuna eta eskubideak babestuaz) erakusgarri garbia dira. Oso eskertuta gaude gaztetxe eder guzti horietako jende are ederragoari :-)

Selektah Sound System ibarrako gaztetxean. Topera...
Bisitatu ditugun gaztetxe guztien artean, Ibarrako gaztetxea izan da gure kuttun horietakoa (beste bat, askoren artean). Herri erdian kokatuta, baldintza oso onak zituen gurea bezalako emanaldi baterako. Tamaiña aproposa, soinu ekipoa guk eramaten genuen (batzuetan Juanjo Txispiren laguntzarekin), bizilagunekin arazorik ez eta gazteri zoragarria (hau ohikoa izaten da gaztetxe guztietan :-)

Molte MC eta Daddy JEff, mikroak astintzen...
Saio desberdinak egin ditugu baina bereziki MAK taldearekin batera egindakoa datorkigu orain burura (argazkiak edukitzeak ere laguntzen du:-)

Selektah-ko saioa amaitzear eta MAk ekoak prestatzen....

MAK-eko Jon eta Selektah-ko Daddy Jeff, elkarlanean :-)
Selektah-ren aldetik Molte Mc eta Daddy Jeff ahotsetan eta baseetan Zigor DZ eta ni neu aritu ginen. MAK taldearen aldetik berriz, Jon Eyherabide abeslaria eta Dj Alf egon ziren eszenatoki gainean. Oroitzapen berezia egin nahi degu duela gutxi utzi gintuen Didier, Dj Alf-entzat. Ez genuen berarekin harreman gehiegirik eduki (apenas hitz egiten zuen euskeraz eta guk ezer ez fratsesez) baina berehala ikusi ziteken pertsona jator, humila eta atsegina zela.
Mak taldekoekin batera aritzeko aukera izan degun guztietan eurekin izandako konplizitatezko tratu goxoa azpimarratuko nuke. Aupa zuek!

Didier DJ Alf ezkerrean eta Jon Mak mikroan. Oroitzapen berezia Didiernentzat...

Beti bezala, indar haundiz aritu ziren MAK-eko lagunak...
Abeslarien tartea amaituta, disko jartzaileek protagonismo haundiagoa hartu genuen eta gurekin batera perkusioetan aritu ziren Josu eta Bonbereneako beste laguna (barkatu izena ez gogoratzea).

Zigor DZ, Aritz eta Josu perkusioetan.

Aritz, Bonberoko perkusiolaria eta Josu.
Azkenik, eskerrak eman, nola ez Ibarrako gaztetxeko jende jator guztiari gurekin izandako tratu ederragatik (Egoitz lehenguaua tartean :-)
---
Horrela aurkeztu genuen saioa:
MUSIKA BELTZA FESTA
NON: IBARRAKO GAZTETXEA.
NOIZ: Martxoak 20, larunbata. Gaueko 23:00etan.
ZER: MUSIKA BELTZA FESTA (Reggae, funk, hip-hop, brasil, afrikar musika, breakbeat...)
TALDEAK:
SELEKTAH SOUND SYSTEM (Daddy Jeff, Molte Mc, DZ eta Aritz Sound System)
M.A.K. (Iparraldeko Hip-Hop taldea)
MUSIKA ESTILOAK:
REGGAE, FUNK, SOUL, HIP-HOP, BRASIL, AFRIKARRA...


